Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Aibar

Herria: AIBAR

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

www.aibar-oibar.org

www.bajamontana.com

E-posta: info@aibar-oibar.org

Udal informazioa: Biztanleria, hedadura...

Mendi Behereko eskualdean, ekialdeko Nafarroako Erdialdean -Izko mendiaren muino baten gainean dago, Zangozatik 7 kilometrora- iratxoen herria dago, horrela esan izan baitzaie bertako biztanleei. Antzina-antzinako izengoitia da hori, eta, nonbait, bertakoek ezkutuko ahalmenak dituztela adierazten du. Erdi Aroko herri hori Aragoiko Erresumarekin mugan dagoenez, talaia baten antzera eraiki zen, defentsarako gotorleku gisa.

Musulmanen aurkako gurutzada ankerrak egin ziren bertan, eta zenbait kapitulu historiko ere gertatu ziren herrian, esaterako, Vianako printzearen eta bere aita Joan II.aren arteko bataila, tronua lortze aldera. Karlos jaunak -bere aitak gatibu hartu zuen 1451ean- Oibar herriaren laguntza jaso zuen, eta oso leiala eta txit fidela izatearen titulua eman zion. Baina amodio kontuak ere gertatu ziren herri horretan, besteak beste, Antso III.a erregearen eta Oibarko Antsa andrearen artekoa. Biek seme bat izan zuten, Ramiro, geroan Aragoiko errege izanen zena.

Oibarko hiri egiturak garai bateko Erdi Aroko itxura du. Karrika mehar eta harritsuak dira, eta horien alboetan zenbait garaitako jauretxe, arku eta eraikinak daude. Zaharrenen artean, nabarmentzeko modukoak dira Hueca ataria eta Iziz etxea. Ustez, biak izan ziren garai bateko harresiaren zati. Karriken labirintuak gora egiten du San Pedroren eliza erromanikoraino; muino baten gainean nagusitzen da hori, eta barnean Babesaren Kristoa du, bi metroko altuera duen eskultura gotiko bat.

Hona hemen Oibarren egin daitezkeen bestelako argazki batzuk: Antsa andrearen etxea, Ama Birjinaren plaza, arku ederrak dituen barruti arkupeduna -horretan blasfemariak lotzeko erabiltzen zuten uztai bat dago- arkuen arteko garai bateko garbitokia edo udaletxe zaharra, gaur egun Energia berriztagarrien gela dena.

Eta herriaren inguruan bidexka batzuk daude, Oibarko bazter ederrenetako bietara eramanen gaituztenak: garai bateko Bizkaiako elur-zuloa, Izko mendiko parke eolikoan dagoena, eta huntzen putzua, duela hamarkada batzuk arte Oibarko bizilagunek hautatzen zuten toki liluragarria, udan bainu bat hartzeko.


Kokapena:

Zerbitzuak

Zerbitzu orokorrak:

  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Taberna

Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus