

"Ezkurdi" Erlezaintza Museo-Etxea

Herria: ELTSO (31799)
Helbidea: Caserío Casa Ezkurdi, Santa Lucía, 19
Zonaldea: Pirinioak
Esteka interesgarriak:
Ordutegia: abierto todos los días. Imprescindible cita previa.
Prezioa: 4€. Consultar descuentos especiales para determinados colectivos y niños.
Telefonoak: 948306619 - 677598636
Ultzama haraneko bazter lasaietatik noraezean ibiltzea erabaki baduzu, Nafarroako etxe gozoenetako bat ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Hurbildu zaitez Eltso herrira, ehunka urteko Orgiko hariztitik hurbil. Etxebizitza eder-ederra aurkituko duzu, bertako herri arkitektura tipikoari jarraiki egina. Nagusiak, Isabel Telleríak, erleen eta erlezaintzaren mundu erakargarrira hurbiltzeko aukera emanen digu.
Museoak erle-laborategia biltzen du, eta hor ikasiko dugu nola bizi diren erleak, nola egiten duten eztia eta nola ateratzen eta dekantatzen duten erlauntzetatik. Goiko solairuko erakusketak erlezaintza munduaren historia denboratan barna erakutsiko digu.
Bisitariak denda bat du eskura, Nafarroako loraketa desberdinetako artisau-ezti gordinak, ezti-marmeladak, txokolateak, xaboiak, kremak, argizariak eta erlauntzako beste produktu batzuk (propoliak, polena, ezkoa edo erregina-jelea) erosteko.
Datu interesgarriak
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak