Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Orreaga/Roncesvalles

    Orreaga/Roncesvalles

    Iglesia colegial (Roncesvalles)

    Iglesia colegial (Roncesvalles)

  • Estelas (Auritzberri-Espinal)

    Estelas (Auritzberri-Espinal)

    Auritz-Burguete

    Auritz-Burguete

  • Paisaje (Auritz-Burguete)

    Paisaje (Auritz-Burguete)

    Hayedo

    Hayedo

  • Larrasoaña

    Larrasoaña


» Argazki guztiak ikusi

2.Ibilbidea - Orreagatik Iruñera

Zonaldea: Zonalde guztiak

Km: 64

Lokomozio modua: Autoa

Nafarroa Donejakue Bidearen atea da. Santiagora joateko Europan dauden hiru bide nagusiak -Podense, Lemovicense eta Turonense Frantziako Izura herri hurbilean elkartzen dira eta Luzaidetik, mugako herri eder horretatik, sartzen dira.

Bideak Ibañetako mendatean gora egiten du. Tontorrean, San Salvadorren ermita berria eta Errolanen oroitarria daude. Oroitarri hori Orreagako batailaren omenezkoa da, bertan baskoiek Karlomagnoren armada garaitu baitzuten 778. urtean.

Ibañetatik beheiti, XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasieran eraikitako Orreagako Kolegiatara iritsiko gara. Multzo arkitektoniko horretan Santa Mariaren kolegio-eliza nabarmentzen da. Ama Birjinaren egurrezko tailu gotiko ederra du, eta XVII. mendeko klaustroa, XII. mendeko Izpiritu Santuaren kapera edo Karlomagnoren siloa, eta Santiago eliza.

Donejakue Bidea jarraituz, Auritz eta Aurizberri kale-herri ederrek hartuko gaituzte; bertan etxe handi zainduak nabarmentzen dira.

Eta Iruñetik gertu, Arren, erdi aroko zubia, basilika eta Trinitatearen ospitale-aterpetxea ikusiko ditugu. Hortik, Atarrabia eta Burlata gurutzatuz, Iruñeraino iritsiko gara. Bertako alde zaharrera Magdalena zubi ederretik eta Frantziako edo Zumalakarregiren atetik sartzen da, zaharberritutako harresiaren oinetan.

Gastronomia
Nafarroako Pirinioaren eremu horretan bisitariak oparotasun handiko gastronomia dastatzen ahalko du. Bertan nabarmentzen dira ehiza larriko platerak, behi eta ardi haragia, pateak eta postreak, esate baterako gazta eta mamia.

Ekitaldiak
Luzaideko tradizioetako bat "Bolant dantza" da. Pazkoko lehendabiziko igandean ospatzen da, eta dantzariek, jantzi ikusgarria jantzita, ehunka urte dituzten aireko dantza ikusgarriak egiten dituzte.

Orreagara egiten dituzten erromeriak XII. mendekoak dira. Igandearekin ospatzen dira beti. Kolegiatak, urtero, udaberrian, Luzaidetik, Erroibarretik, Artzibarretik, Oroz Betelutik, Aezkoatik eta Iruñetik etorritako erromesak hartzen ditu.

Auritz eta Aurizberri herriek tradizio zaharrak mantendu dituzte gaur egun arte, horien artean San Joan suak (ekainaren 23an) eta iraileko nekazaritzako elikagaien feria.

Sorogainen, maiatzean eta ekainean, ganadu markatze tradizionala egiten da. Bertan mugatik bi aldeetako bizilagunak elkartzen dira, festa giro ederrean.


Kokapena:


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus