

Selva de Irati

Ochagavía

Jaurrieta

Pico Ori




Zonaldea: Pirinioak
Esteka interesgarriak:
Km: 72
Lokomozio modua: Autoa
Zaraitzu eta Aezkoa ibarren buruan (Nafarroako Pirinioetako ipar ekialdean), Iratiko oihana dago, Europako pagadi-izeidirik handiena.
Oihan ikusgarri horrek Irabia urtegia inguratzen duten ibilbideetan ibiltzeko gogoa piztuko digu, Azpegi eremu megalitikora edota Urkuluko dorre erromatarrera (1.438 metro) igotzeko eta animalien lengoaia eta uraren zurrumurru etengabea entzuteko gogoa. Iratik baditu atsedenerako guneak eta askaldegiak ere.
Otsagabia, Nafarroako Pirinioetako herririk ederrenetako bat, Zaraitzu ibarretik Iratiko oihanera sartzeko ataria da. Otsagabia xarmaz beteriko tokia da, erdi aroko zubia du, harriztatutako kale zabalak eta Anduña ibaiaren bi bazterretan kokatutako baserri zainduak.
Herritik 4 kilometrotara, Muskildako Andre Mariaren santutegia dago, XII. mendeko ermita erromanikoa. Herrian bada Naturaren Interpretazio Zentro bat ere. Bertan, ibarreko ekosistema eta bertako bizimodu eta tradizioak erakusten dituzte.
Otsagabiatik 13,5 kilometrotara, Larrauko errepidean, ipar eskia egiteko Abodiko pistak daude. Pistak Pikatuako aduana zaharrean hasten dira.
Iratiko oihanetik mendebaldera, Orreagatik oso hurbil, Aezkoa ibar atsegin eta dotorea dugu. Bertan mantendu dituzte Nafarroako garairik gehien. Aezkoako herrietan kale, etxe eta txoko eder-ederrak daude, baita erdi aroko burdinola zahar baten gainean eraikitako Orbaitzetako arma fabrika zaharraren hondakinak ere eta Interes Kulturaleko Ondasun izendatua dago.
Gastronomia
Pirinioetako ibar horietako gastronomia bertako bizimoduen adierazle bikaina da. Horretan nabarmentzen dira ehiza larriko platerak, behi eta ardi haragiak, perretxikoak, esnez egindako postreak eta gazta.
Ekitaldiak
Muskildako Andre Mariaren omenez egindako errituzko dantzak, Otsagabian, Nafarroako Pirinioetako erriturik zaharrenetako bat dugu. Urtero egiten dituzte, uztailaren 26an (Santa Ana) eta irailaren 8an (Ama Birjinaren jaiotza). Kaskabiloak eta kriskitinak jotzen dituzten eta zuriz jantzitako zortzi dantzari "Bobo" izeneko arlekin baten inguruan dantzatzen dira.
Aezkoako bederatzi herriek urtero, udaberrian, Orreagako Ama Birjinera erromeria egiten dute, Orreagan. Segizioa oso anitza da, bertan izaten dira gurutzedunak, doluz jantzitako emakumeak, loreak eramaten dituzten haurrak eta alkateak eta ibarreko jantzi tradizionalarekin jantzitako gazteak.
Datu interesgarriak
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak