

Cueva de Zugarramurdi

Museo etnográfico Jorge Oteiza (Elizondo)

Cueva de Ikaburu (Urdazubi-Urdax)

Palacio de Ascoa (Elizondo)



Zonaldea: Pirinioak
Km: 49
Lokomozio modua: Autoa
Baztan aitoren semeen lurraldea da, itsasoz bestaldetik itzuli ziren indianoen lurraldea, kontrabandistena, artzainena eta ibarra gurutzatzen duen beste bidetik Santiagora bidea egiten zuten erromesena.
Baztan ibarra berdea da beti, klima kantabriarra du, eta Nafarroako udalerririk zabalena osatzen du: 374 kilometro koadro ditu, 15 herri eta hamarnaka baserri, paisaia osoan barreiatuta. Paisaia hori osatzen dute abereen bazkaleku diren belardiak, laborantzarako larreak eta basoak.
Erdi aroko jauregi anitzek Baztango herri ederrak dotore egiten dituzte. Herri guztietan baserri eder eta zainduak daude.
Arraioz herriak Jauregizar jauregiaren irudi harroarekin jasotzen ditu bisitariak. Erdi aroko jatorriko dorrea da, eta goiko aldean egurrezko oholtza du. Zigarako saihesbidea hartuz, inguruaren ikuspegi panoramiko ederra eskaintzen duen Baztango behatokira iritsiko gara.
Baztango merkataritza eta administrazio zentroa Elizondo dugu, etxe handi, jauregi eta eraikin monumental eta erlijiosoekin. Baztanen museo interesgarriak baditugu, Jorge Oteizaren museo etnografikoa (Elizondo) eta Santxotena museo eskultorikoa (Arizkun). Baditugu ere ibiltzeko txoko ederrak, esate baterako Xorroxin ur-jauzia (Erratzu), Izpegiko trikuharriak eta Erratzu-Aldudeko megalitoak.
Mugara eramaten duen bidean, Otsondoko mendatearen azkeneko maldetara daraman lehendabiziko saihesbide batek Urdazubiraino eramanen gaitu. Bertan bisitatzen ahalko ditugu errota, monasterioa eta Ikaburu leize ikaragarriak. Gidariaren laguntzaz egindako bisitaldiak aukera emanen digu estalaktitak eta estalagmitak ikusteko, baita Urtxuma leizearen barnetik dabilen errekatxoaren zurrumurrua entzuteko ere.
Urdazubiko leizeak Zugarramurdikoekin loturik daude, errepidearen bidez eta seinaleztatutako bidearen bidez. Azken horiek sorgintzari lotu dituzte historiak eta legendak.
Gastronomia
Baztanen ere gastronomia nabarmentzen da. Bereziki aipatu behar dira Elizondoko txokolatea eta gozokiak, ehizakiak, txingarretan erretako bildotsa, txuri ta beltza (odol betea, Nafarroako bertako odolkia), onddoak eta perretxikoak, patea, likoreak, gazta eta mamia.
Ekitaldiak
Elizondon ganadu festak eta feriak ospetsuak dira, bereziki San Anton egunean ospatutakoak (urtarrilaren 17an); egun horretan aurretik herriko kaleetan ibili duten behia zozketatzen dute. Ospetsua da baita ere "Baztandarren Biltzarra", ibarreko senidetasun festa. Uztailean izaten da, eta bertan orgen desfilea, artisautza azoka eta mutil dantzak izaten dira.
Datu interesgarriak
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak