Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

5 Ibilbidea - Bertizko Jaurerria eta Bidasoa aldea

Zonaldea: Pirinioak

Km: 65

Lokomozio modua: Autoa

Bertizko Jaurerria 2.040 hektarea dituen natur parkea da. Bertan haritzen, haltzen, pagoen eta gaztainondoen basoak dira nagusi. Bada belardi eder eta dotore bat, munduko hainbat lekutako espezie exotikoak dituena, baita Naturaren Interpretazio Zentro bat ere, bisitariei bertako ondare aberatsa erakusteko lekua. Gaur egun Nafarroako Gobernuarena da eta aisialdirako eta zenbait ibilbide hasteko leku bilakatu da.

Bertiz Gipuzkoarekin lotzen duen errepidea Bidasoa errekaren ondoan ibiltzen da, Bidasoaren ubidearen parean. Donezteben Leitzara daraman errepidea abiatzen da, Ezkurra ubidetik jarraitu eta Elgorriagara iristen da lehendabizi. Herri hori oso ezaguna da onddo eta perretxiko zaleen artean, eta laster duela 100 urte izena eman zion bainuetxea berreskuratuko dute.

Ondoko herrian ere, Zubietan, errota zaharra berreskuratu eta ekomuseo bilakatu dute; errota hori 1785. urtean eraiki zuten ibaiaren parean. Horren barnean, hiru errota daude oraindik lanean. Garia eta artoa ehotzen dute. Gainera, bada erakusketa etnografiko bat, eskualdeko tresna tipikoak biltzen dituena.

Donamarian, Jauregia dorre-etxea nabarmentzen da. XV. mendeko leinu-dorre tipikoa da, eta egurrezko oholtza du. Eta Urrotzetik Leurtza urtegien gune naturalera, pagadi ikaragarri baten erdian eraikitako bi urtegi txikietara, iristen ahalko gara.

Frantziarako bidean zenbait herri ditugu. Sunbilla, hiru arkuko harrizko zubiarekin; Etxalar, baserri ederreko herria, uso-ehiza arte bilakatzen duen lekua; Lesaka eta bertako dantzariak, urtero, uztailaren 7an, makil dantza egiten, Onin errekaren petrilean; eta Bera, Baroja familiaren jaiolekua. Herri horietako gehienak 27 kilometroko bide lau batek elkar lotzen ditu, Bidasoaren trenbide zaharraren ibilbidea aprobetxatuz sortutakoa.

Gastronomia
Bertako gastronomia anitzean pagausoa eta bestelako ehizakiak nabarmentzen dira. Bertan dastatzen ahalko dugu, baita ere, Bidasoako izokina, ahate-jakiak, piper-opilak eta Sunbillako kanutillo ospetsuak.

Ekitaldiak
Ituren eta Zubieta herriak Nafarroako inauteririk jator eta ezagunenetako baten neguko ospakizunak elkartzen ditu. Joaldunek eta beren segizio anitzak izpiritu gaiztoak uxatzen dituzte.

Badira beste inauteri ospakizun interesgarriak ere eremu horretan. Lesakan zaku zaharrak ateratzen dira; Arantzan mozorroak ditugu; eta Beran buhame eta kauteren konpartsa eta iñude eta artzaien desfilea.

Uztailaren 7an, Lesakako sanferminetan¸ makil dantza egiten dute errekaren pretilean.


Kokapena:

Datu interesgarriak

  • Oharrak: Kilometro kopuru osoa Iruñetik: 109

*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus