

Retablo de Aralar (Lekunberri)

Bosque de Orgi (Lizaso)

Hayedo en otoño (Aralar)

Estación Plazaola (Lekunberri)

Esquí de fondo (Aralar)





Zonaldea: Pirinioak
Esteka interesgarriak:
Km: 80
Lokomozio modua: Autoa
Aralar mendi dotorearen oinetan Lekunberri dugu. Bertan, izkinetan eta leihoetan harlandua eta fatxadetan armarriak dituzten etxebizitza tradizional anitz daude oraindik. Herri gunea San Joan Bautista parrokiaren inguruan dago. XVIII. mendeko eraikina da, nabe bakarrekoa eta burualde zirkularrarekin.
Lekunberritik Plazaolaren Natur Bidera sar gaitezke. Bide horrek izen hori bera zuen eta Iruña eta Donostia lotzen zituen trenaren trenbide zaharra berreskuratu du, eta Mugirotik Andoainera bitarte ibil daiteke, oinez, bizikletaz zein zaldiz.
Aralar mendira igotzeko errepidea ere Lekunberritik abiatzen da. Aralar gune karstiko handia da, Nafarroa eta Gipuzkoa artean dago eta bertan mendizaleek txangoak egiteko aukera dute. Astitzen Mendukilo koba nabarmendu behar da. Hiru gune ditu, eta badira estalaktita eta estalagmita eder-ederrak: horietako batzuk 60 metro luze eta 20 metro gora dira.
Mendiaren tontorrean, 1.341 metrotan, Aralarko Santutegia dugu. Tenplu txikia da, goialdean hiru abside erdi-zirkular dituzten hiru nabekoa. Kaperan San Migelen irudi barrokoa eta XII. mendeko erretaula erromanikoa gordeta daude. Azken hori Europako esmaltegintzako obra nagusietako bat da. Santutegiaren inguruko esparruek Andia mendiaren eta Arakil ibarraren bista ederrak eskaintzen dituzte. Handik ere santutegira sartzeko aukera dago, pista batetik abiaturik. Arakil ibarra zeharkaturik, Etxarri-Aranatzera helduko gara. Trikuharrien ibilbidea dago han.
Leitzarako bidean, Uitzi eta Gorritiko herri gune ederrak eta bertako etxe noble handiak bisitatzea polita izanen da. Eta Leitzan, bertako harri gris urdinkarako eliza ospetsua, karrapea eta guzti, ikusten ahalko dugu, baita bertako eliteko kirolariak eta harriari eskainitako parke-museoa, Peru-Harri. Usategietako gainetik abiatzen den mendi-bide batetik, Kornietako parke eolikora iritsiko gara. Parkeak ingurunearen ikuspegi ederra emanen digu, mendi-gainez inguraturiko larre, oihan eta abereekin.
Iruñetik N-121-A errepidea hartuta, Ostitzeko saihesbidea hartuz (NA 411), Ultzama ibar berdera iritsiko gara. Bertan, Orgi oihana dago, duela 4.000 urte baino gehiagotik bertan dagoen 80 hektareako hariztia. Gaur egun, Aisiarako Natur Eremurako egokitu dute, aberastasun naturala zaintzea eta aisialdirako aprobetxamendua uztartzeko helburuz.
Gastronomia
Aralar inguruko ibarretako produkturik tipikoena ardi-gazta da, Nafarroa eta Gipuzkoako Idiazabal jatorri-izenaren baitan egiten dutena. Badira beste produktu nabarmen batzuk ere, esate baterako hestebeteak, ardi eta bildots haragia eta sagardoa.
Ezin dugu Ultzama ibarra utzi ardi-esnez egindako mami bikainak eta, udazkenean, onddo beltza preziatua probatu gabe.
Ekitaldiak
Altsasun, hainbat ospakizun egiten dituzte. Horien artean honakoak nabarmentzen dira: Santa Ageda (otsailaren 5ean), gazteak protagonista dituena; inauteriak, momotxorro pertsonai tradizionalarekin; San Pedro ermitara erromeria (ekainaren 29an); eta iraileko ganadu feria.
Uharte Arakilen, abuztuko azken igandean, Artzai eguna egiten dute. Bertan izaten dira Nafarroako artzain-txakur eta gazta lehiaketak.
Leitzan ingurutxo dantza tradizio handia da, herritar guztiek dantzatzen dute bertako festetan, abuztuaren 10ean. Ingurutxoa bikoteka dantzatzen da, eta Nafarroako talde dantza nagusia da.
Datu interesgarriak
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak