Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Cripta Iglesia San Martín de Tours (San Martín de Unx)

    Cripta Iglesia San Martín de Tours (San Martín de Unx)

    Ujué

    Ujué

  • Palacio Real (Olite)

    Palacio Real (Olite)


» Argazki guztiak ikusi

8. Ibilaldia - Erriberri, Uxue, Olivako monasterioa, eta Valdorba

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

turismonavarramedia.com

Km: 106

Lokomozio modua: Autoa

Nafarroako Erdialdea Nafarroako errege-erreginek arabiarren eta inguruko monarkien aurrean eraikitako gotorlekuen eta gazteluen lurraldea da.

Tafalla dugu eskualdeko zerbitzuen eta ekonomiaren gunea, eta, handik bost kilometrotara, Erriberri dugu, Karlos III.-ren garaian Nafarroako Gortearen egoitza izandakoa. Herriko kaleek erdi aroko egitura dute oraindik, etxe handi eta jauregi errenazentista eta barrokoekin apaindurik. Erriberriko monumentu nagusia Errege-erreginen Jauregia da; bertako parterik zaharrena paradore nazionala bilakatu zuten duela zenbait urte. Jauregi Berria, Karlos III. eta Leonor Trastamara errege-erreginen ekimenez eraikitakoa, gotiko frantses estiloan egin zuten, garaiko jauregi frantses onenen handitasun berarekin.

Errege-erreginen Jauregi ikaragarriarekin eta Santa Maria eta San Pedro eliza ederrekin batera, Erriberrik badu beste erakargarri bat: Mahasti eta ardoaren erakusketa gunea, XVII. mendeko jauregi batean egindakoa. Eskualde osoko upeltegi eta kooperatibek ateak zabaltzen dituzte, urte osoan zehar, bisitaldi gidatuak eta dastatzeak eginez.

Bidean Uxuerantz eginez gero, San Martin Unx herrira iritsiko gara. Bertan aurkituko ditugu erdi aroko hiri multzo nabarmena eta kripta erromaniko ederra San Martin de Tours elizan. Uxuen, harriz egindako kale estuko herri gunea ikusteko aukera izanen dugu, hainbat estilotan eraikitako Andre Mariaren gotorleku-elizaraino gora egiten duten kaleak. Herritik joan aurretik, bertako ogi mami eta almendra garrapiñatu ospetsuak dastatu beharko dira.

Hegoalderantz, Pitillasko aintzira dugu. Natur erreserba izendatutako hezegune handia da, eta bertan hegaztien behatokia eta material grafikoa eta ikus-entzunezkoa ezarri dute

Zenbait kilometro hegoalderago, Arrada dago. Harresi-barruti bat da, muino baten gainean eraiki eta XVI. mendean suntsitutakoa.

Zarrakaztelun, Olivako monasterioan geldialdia egin beharra dago. Multzo arkitektoniko ikaragarria da, XII. mendeko zistertar estiloko elizarekin, klaustro gotikoarekin eta abadia-jauregiarekin.

Tafallatik ipar-ekialdera, NA-6030 errepidea jarraituz, Artaxoara iritsiko gara. Artaxoan, bertako Zerkoa dugu ezagunena, 1085 eta 1109 urteen artean eraikitakoa. Artaxoako Zerkoan gaur egun jatorrizko 14 almenadun dorre horietatik 9 daude oraindik, eta jatorrizko bi atari ere bai. Barruan, San Saturnino gotorleku-eliza nabarmentzen da, XIII. mendeko tenplua, portada gotiko ederra duena. 3,6 kilometroko bide balizatu batek Portillo de Eneriz eta Farangortea trikuharrietaraino eramanen gaitu. Berbintzanara joateko urruntzea merezi du. Hantxe Las Eretas aztarnategia, Burdin Aroko herrixka gotortua (K. a. VII. m), bisitatu ahal izanen dugu.

Orbaibarrak ere erdi aroaren esentzia gorde du. Tafallatik ipar ekialdera dagoen eskualde trankila da, tradizio handiko herri txikiak elkartzen dituena. Horietan mantentzen dira oraindik erromanikoko harribitxiak, harrizko gurutzeak, hilarriak, elizak eta leinu-etxeak ere.

Gastronomia
Erriberri ardoaren hiriburua eta Ardoaren Museoaren egoitza da. Eremu osoan mahats uzta bikainak biltzen dira eta bisitatzen ahal diren upeltegi ospetsuak daude.

Ospe handia dute Uxueko almendra garrapiñatuek, bai eta Artaxoako "Royo" turroiak eta Tafallako pinazi gozokiek ere.

Ekitaldiak
Artaxoan laia lasterketa egiten dute urtero, azaroan. Lehiaketa ikusgarria da; bertan, herriko gazteak trebe ibili behar dira lurra goldatzeko tresna horien gainean. Laia horiek goldea erabiltzen hasi aurretik erabiltzen zituzten, XX. mendera arte.

Gaur egun Tafallan bi ganadu feria egiten dute urtean. Handiena otsaila hasieran egiten dute eta 1419. urtean du jatorri. Abuztuko herriko jaietan ere bisitari anitz biltzen da, Salve tradizionalean eta zezenekin kaleetan egindako entzierroetan.

Maiatzean Uxuera egindako erromeriak, batez ere Tafallakoa, Nafarroako zaharrenak eta jendetsuenak dira. Ama Birjin beltzaranaren santutegiraino eskualdeko herri askotako jendeak erromesaldia egiten du, udaberrian.

Erriberrin, uztail eta abuztuan, Antzerki Klasikoaren Jaialdia egiten dute, eta irailaren hasieran Mahats-bilketaren festa.


Kokapena:

Datu interesgarriak

  • Oharrak: Total Kilómetros desde Pamplona: 152,20. La Asociación para el Desarrollo de la Valdorba organiza visitas guiadas al románico del valle casi todos los fines de semana, y algunos días entre semana. Agenda de fechas en la Web del valle: www.valdorba.org

*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus