Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Ekoturismoa

Nafarroa naturala da

Nafarroa paradisua da natura eta ekoturismoa maite dutenentzat. Lurraldearen ia erdiak mota bateko edo besteko natur katalogazioa du. Horregatik, erreferentzia da Nafarroa naturaren babesari dagokionez.

Nafarroako zonalde guztietan aurkituko dituzu turismo aktiboko enpresak, bisita gidatuak planifikatu eta kirol jarduerak antolatzen dituztenak. Xedea ingurunea ahalik eta gehien gozatzea da: Pirinioetako edo Errege Bardeako paisaia zoragarriak, arroila sakonak, harizti trinkoak edo kobazulo izugarriak.

Hegaztien behatokiak, aintziretatik eta hegaztien bideetatik hurbil daudenak, eta naturaren interpretazio zentroak bisitaren osagarri bikain dira. Nafarroak garrantzi handia ematen dio natura zaintzeari, eta horren froga dira energia berriztagarrien erabilera, produktu ekologikoko enpresek garatutako jarduerak eta jaiak zein tradizioak, natura adierazpide dutenak.

Nabarmentzekoak...