Iruña ongi lotutako hiriburua da. Sanferminetan, ordea, gainezka dabiltza garraiobide guztiak, eta hobe da bidaia aldez aurretik planifikatzea.
Autoz
Madriletik, bi bide daude Iruñera joateko. Bide bat A-2 autobia da, Medinaceliraino; gero, N-111 errepidea, Soriaraino, eta, hortik, N-122 Tuteraraino. Orduan, bi aukera dituzu: N-121 errepide nazionala eta AP-15 autopista (ordaindu behar da). Beste bidea A-1 da, Madriletik hartu behar dena, Burgos eta Gasteizera daramana.
Erne Altsasura iristen zarenean. Errepideak bi bide hartzen ditu hor: bata, Donostiarantz, eta bestea, Iruñerantz, A-15 autobiatik. Azken hori hartu behar da.
Bartzelonatik, AP-2 autopista hartu behar da, Alfajaríneraino heldu arte, Zaragozan. Hortik, AP-68 autopista hartu behar da eta, gero, AP-15, Iruñeraino eramango zaituena. Bidesaria ordaindu beharreko hiru tarte daude.
Frantziatik etorriz gero, Irundik etortzea da onena. Aukera bat N-121 errepidea hartzea da, Belatetik. Bestea, azkarragoa, Irundik Donostiaraino joatea da eta, han, A-15 autobia hartzea, Iruñeraino.
Hegazkinez
Aire bidezko garraiorako, Noiango aireportua dago, Iruñetik zazpi kilometrora. Egunero egiten ditu hegaldiak Madril eta Bartzelonara.
Noaingo aireportua: 948 16 87 00
Iberiako bulegoak: 948 31 79 55
Iberia
Hurbileko aireportuak
Bilbo 905 50 55 05
Donostia: 943 64 34 64
Zaragoza 976 71 23 00
Miarritze: 003 35 59 43 83 83
Miarritze
Trenez
Espainiako trenbide sareak (RENFE) konexioak ditu egunero Espainiako hiri garrantzitsuenekin.
- RENFEko geltokia Iruñean: Geltokiko plaza z.g. (Sanduzelai)
Tel: 948 13 02 02 (hiri garraioa: 9 linea)
- Bulegoak eta txartelen salmenta: Lizarra k. 8 Telefonoa: 948 22 72 82
- RENFE argibidea eta erreserbak: 902 24 02 02
Renfe
Autobusez
Hainbat autobus lineak lotzen dute egunero Iruña Madrilekin, Bartzelonarekin eta Espainiako beste hiri batzuekin.
- Autobus geltokia Iruñean: Yanguas y Miranda, 2.
Argibidea: 948 20 35 66
estaciondeautobusesdepamplona
Igo